muridurirene82.blogsome.com

2006-07-26

EYE TOY

Atala: jokoak

Eye Toy berriro dator saltoki guneetara, oraingoan 50 joko berri eta originalekin dator. 3 urte baino gehiagotik nahi den adina arte dago egokituta. 2 urte pasa dira Eye Toy Play atera zenetik eta hortik aurrera ez da urte bakar bat ere pasa Eye Toy-ek joko berriren bat ateratzen duenik: Eye toy play , Eye toy play 2 Eye toy play 3, Eye toy play antigrav Spytoy, Kinetic eta Groove.

Orain aipatu ditudan joko berriena Eye Toy play 3 da. Eta 3. entrega honek Eye Toy-ren bereko natura adieraziko da.: entretenitzea. Play 3k joko barietate asko ditu, adibidez multijokalariena. Gehienez 4 jokalarik joka dezakete. Hau ere beste jokoetan ikusiko zenuen noski.

GRAFIKOAK eta SOINUAK

Itxurari dagokionez, Eye Toys serian ohikoa izan denari eusten dio.Fondo ezberdinekin aurkitzen gara hauek mugimenduan daude. Gainera zona txiki edo handi batean azalduko gara Eye Toy-ri esker.

Alde batetik, Joko hau gazteleraz da, Eye Toyen normala den gaza bat.Atzetik entzuten diren musikak eta soinuzko efektuak lagunkide onak dira joko bakoitzean. Joko hauetako batzuetan musikak funtzio garrantzitsu bat du.

JOLASTEKO MODUAK

Eye Toy-aren joko eremua aski ezaguna da jarraitzaileentzat. Joko bakoitzean, islatuta azaltzen garen zona bat dago. Posizio horretatik, gure mugimenduetaz oinarrituta proposatzen ari zaigun erronka bete beharko dugu.Hala ere, jokoa hasi aurretik jokoaren deskripzio labur bat azalduko zaigu errazago jolasteko.

Jokoen zailtasuna alda dezakegu. Hau da, hasiberri mailatik, aditu maila arte. Gainera pertsona bakarrak jolasteko aukera egon arren joko hau 2-4 pertsonen arteko jolasetan ibiltzeko pentsatua dago.

Eye Toy Play 3 guztira 50 joko ditu. Batzuk berriak eta beste batzuk ez hain berriak. Hona hemen joko batzuen deskripzio txiki bat.

Laborategia: Laborategiaren barnean jarduera asko egin ahal izango ditugu. Caramix-ekin 2 jokalarien aurpegien arteko nahasketa egin ahal dezakegu, bien arteko aurpegia nahasturik nola geldituko litzateke jakiteko.Cabeza Collage-rekin aldiz, pertsona baten aurpegia beste pertsona baten gorputzarekin nahastu ahal dezakegu. Eta azkenik Fotomatonekin, argazki ezberdinak egin genezake gorputz ezberdinetan eta ondoren gordetzeko. Dibertsioa: Atal honetan joku ezberdinak aurkitzen dira:Thermin, soinua jasotzeko gorputzaren bidez; Noqueo, bi jokalarien arteko borroka bat da; Fauna Salvaje, gure gela gutxi naka gutxi naka animaliez beteriko ohian batean bihurtuko du eta azkezik MotionCam, nabari uzten ditu gure telebistaren isladen efektu espezial ezberdinak

JOKOAK

  1. Musika:

    Banda: Joko hau 3 jokoetaz osatuta dago. Lehenengoan, kontzertu bat emango dugu musika-tresna ezberdinekin. Bigarrenean, Seguritate guardia izango gara jendeak agertokira salto egin ez dezan. Eta hirugarrenean publikoa dagoen tokira salto egingo dugu.

    Musika Maisu: Aukera honetan, eskuak mugituz eta melodia jarraituz musika klasiko bat zuzenduko dugu. Beste joko batean nota egokiak ukituz partitura bat osatu beharko dugu.

    DJ: Joko honetan berriz, giroa animatu beharko dugu zerutik datozen diskoak ziztatuz. Ondoren pertsonai birtualarekin talka egin eta azkenik sustapen kartelak itsatsiko ditugu kale osoik zehar.

  2. Kirolak:

    Boloak:Gure gorputzarekin bola maneiatuko dugu erronka ezberdinetan: Partida normal batetik, punteria edo eliminazioko sesioetaraino jokoak daude

    Boleibola: Boloetan bezalaxe, partida normal bat jolas daiteke baina baita toke modura ibili ere, hau da lurrera erori gabe toke gehien ematea..

Errugbia: Errugbian ezingo dugu partida oso bat jolastu baina bai carrerak egin plakaketak saihestuz, maskota karrerak oztopo pista batean eta azkenik baloi jaurtiketa.

   3.   Era askotakoak:

Mamu ehiza: Egoitz zoratu batean, lebitatzen datozen objektuak saihestu beharko ditugu eta beste gauzen artean gure koloreko mamuak harrapatu.

Argibideak: Joko hau 2 zatitan ezberdintzen da: saltoen ikastaroak, non oztopodun pistak egongo diren, hau da salto egin, korrika egin, makurtu… egin beharko dugu eta bestean ordea, kapitainak agintzen diguna egin beharko duguna, hau da, agurtu, salto egin, makurtu edo garrasi egin: “Bai, Jauna!”

Edertasun aretoa: Noizbait nahi izan al duzu emakume bati masaje bat eman? Ba hauxe da zure jokoa, aukera honetaz aparte, manikura egin ahal izango dugu, ilea moztu edo tindatu neska gazte bati. Jokalari bat baino gehiagorentzat

• Txapelketa: Lehiatu eta klasifikatu zori-jokoetan. Amaieran bakarra gera daiteke.

• Partida Azkarra: Joko bat hautatuko dugu era multijokalariak dituen jokoetatik. Joko sinple bat jokatuko dugu.

• Festa: 3 norgehiagoka ezberdin ditu.Hauek joko gehiago dituzte.

  1. Atletismoa: Irabazlea, proba gehien irabazten dituena izango da,eta probak honako hauek dira: 100 metro liso, luzera jauzia, jabalina, 100 metro hesiak eta disko jaurtiketa.

 2.  Kittyk ni maite nau: Katu baten maitasuna gureganatu beharko dugu arraina

eskaintzen, arrain hau froga ezberdinak gainditzen lortuko dugu.

 3.  Birrinketa sísmikoa: Gorila batean bihurtuko gara eta etxebizitzak birrindu

beharko ditugu powerups-a lortuz.. Powerups-a 3 jokoetan garaile izanez gero lortzen dira.

Hoberena

  • Joko dibertigarri eta bariatuak.

  • 4 jokalarietarainoko modalitateak.

  • Zure lagunekin jolastu ezkero, barre algarak aseguraturik daude.

Okerrena

  • Inor gertu ez edukitzea zurekin jolas dezan.

  • Bakarrik jolastuz gero aspertu egingo zarela.

2006-06-27

MARCO PANTANI

Atala: kirola

Marco Pantani (Pirata), Cesena-n (Italia) jaio zen, 1970 eko urtarrilak 13-an.Profesionaletara 1992-an pasa zen Carrera taldean. Eta 1994-ean ezagutu zitzaion mundu mailan. Giroan ezertik sortu zen 24 urteko gazte bat, urte gehiagoren aparentziarekin, mendateak motor baten abiaduran igotzen zituelarik. Gainera honen nagusia (Chiappucci) atzean uzteko “ausardia” eduki zuen. Giro hartan, 2 etapa irabazi zituen.Hauetako bat Mortirolo-koa Indurain atzean utzita (Indurain 2. gelditu zen generalean).

Urte honetan Tour-ean aurkeztu zen hasiberri bezala eta ez zitzaion batere gaizki joan. Podiora igo baitzen, 3. gelditu zen. Eta lehenengoa gazteen klasifikazioan. Induráin-ek utzi zuen atzean Marco lasterketa hontan., berak utzi zion bezala. Etapa hau L´Hautacam-en izan zen. 1995-an ez zuen Giroan parte hartu lesio batengatik. Hala ere, Tour-ean parte hartu zuen eta 13.a geratu zen generalean. Colonbiako mundialean 3. geratu zen Olano eta eta Indurainen atzetik.

Urte hortan, urrian, eroriko oso larri bat eduki zuen eta ia txinrrindularitza utzi behar izan zuen. 1996.urtean ia ez zuen lasterketetan parte hartu lesioarengatik. 1997-urtean itzuli egin zen eta Tour-eko 2 etapa irabazi zituen eta generalean berriro ere 3. postuan aaitu zuen.Orduan Mercatone taldeko kidea zen.

1998ko Giroa Marcorentzat explosio bat izan zen, goran mantendu baitzen eta azken astean aurkariei leher eginda utzi zien, baita Zulle-ri. Ikusteko zegoen azken kronoa, minutu ta erdi soilik baitzuen abantaila. Teorikoki hobeagoa zen Toncov, baina denbora mantendu baino gehiago egin zuen, irabazi egin zion. Pantanik erlojupeko lasterketan konzentrazio pittin batekin irabazteko gai zela erakutsi zuen. Bere lenen garaipena izan zen.

1998-ko Tour-a zailagoa aurkezten zen baina, bere mendiko errezitaldiarekin honena izan zen. Honelaxe egin zuen dobletea denboraldi berean. 1999-a ez zen Pantaniren urtea izan Giroa amaitzeko 2 egun falta zirenean eta 2. urtez irabazi behar zuenean, kaleratua izan zen %50 altualgoa zituelako hematokritoak. Kolpe-morala izan zen.

Marco Pantaniren heriotza, kokaina gaindosi baten ondorioz izan zen. “Pirata”-ren gorputza, Italiako El Rose de Rimini hotelean azaldu zen, 2004ko otsailaren 14ean.

2006-05-16

BOB ESPONJA

Atala: telebista

Bob belaki estatubatuar marrazki-bizidun sail bat da Nickelodeon-en bidez transmititzen dena Nicktoons sarearen barnean. Bertan, itsaso-belaki baten bizia erakusten da.Bere lehen emisio ofiziala 1999ko uztailean izan zen. Bob-esponjaren sortzailea, Stephen Hillenburg da. Nickelodeon-ek eduki dituen sail arrakastatsuenetarikoa eta ezagunenetarikoa da, horregatik film bat egitea erabaki du.

Jatorrizko izenburua “SpongeBob SquarePants” (Bob belaki galtza karratu) izan arren, gaztelaniaz Bob Eaponja (Bob belaki) soilik esaten da laburragoa izan dadin.
Hona hemen sail honen laurpena: Ozeano Bareko urpean, “Fondo Bikini” izeneko lurrazpiko hiri batean, bizi da Bob belaki. Bob belaki anana batean bizi da, bere maskotarekin. Gary (barraskilo bat). Bere sukaldari lanbidea izugarri gustuko du, “ Krustaceo Kraskatsu” izeneko jatetxe batean. Saltsa guztietan sartzeko gaitasuna du… ¡nahi gabe! Bere bizilagun Kalamardo Erro nerbio bizian jartzen ez badago. Bob belaki esperientzia arraroren batean sartzen egoten da bere lagun onenekin, Patricio beneragarria (itas-izar bat) eta”surfer”, Arenita Mejilla kattagoriria. Fondo Bikinin arrainak biltzen joaten dira, burbujak egitea artelan bat dela deritzo, eta beraien jaki gustukoena” Krustazeo Kraskatsu”-ko hanburgesa frijituak dira.

Murgildu zaitez ozeanoan eta goza ezazu BOB BELAKI-rekin. Sail honetako pertsonai nagusiak: Bob belaki, Patricio Itsaso-izarra, Kalamardo Erro , Karramarro jauna, Arenita Mejillas, Plankton eta Gary dira. Bigarren maioako pertsonaiak: Neptuno regea, Mindy, Andereño Puff, Perlita, Larry, Pirata partxe,Sireno Man, Mutiko Persevez eta Burbuila lagun dira.

Leku hoberenetarikoak: Pertsonai printzipalen Bizilekuak: Bob Belaki-ren anana, Kalamardo Erroren Moia, Patricio itsaso-izarraren Arroka, Karramarro jaunarenaren anila eta Arenita Mejillas-en airezko burbuila. Saileko leku ezagunak: Laguna itsaskorra, Krustaceo Kascarudo, Haginkada baldea, Andereño. Puff-en boteen ikastola. Beste leku batzuk: Salty-ren listuontzia, Txikitxoen etxola eta Super Txikitxoen etxola.

Gaztelaniaz Bob esponjaren abestia hauxe da:

¿Están listos chicos?,

¡Sí, Capitán, estamos listos!

¡No los escucho!,

¡Sí, Capitán, estamos listos!

Uuuuuuuuuuuuu…

Vive en una piña debajo del mar,

¡Bob Esponja!

Su cuerpo absorbe y sin estallar,

¡Bob Esponja!

El mejor amigo que podrías desear,

¡Bob Esponja!

Y como a un pez le es fácil flotar,

¡Bob Esponja!

¡Todos!

¡Bob Esponja!

¡Bob Esponja!

¡Bob Esponja!

El es Bob…¡Esponja!.

2006-05-03

HAUR TXINARRAK

Atala: umeak

3 urteko txinatar bat tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari da bere tabakoarekiko menekotasunaren berri jakin eta gero. Egunero 10 zigarro erretzen ditu.

Umeak esan zuenez (Dianjiang-eko hirian bizi dena), bere aitonak eman zion aukera pipa bat erretzeko broma moduan, baina momentu hartatik aurrera, ume honen mendekotasuna agertu zen. Haur honek egunero eskatzen zuen bere pipa edo zigarrotxoa. Ematen ez bazioten, haur honen jarrera bortitza bihurtzen zen eta negarrez jarduten zuen eman arte.

Orain 3 urteko ume hau tratamendu psikologo bat burutzen ari da eta bere menekotasuna birgaitzen saiatuko da.

Beste ume txinatar baten historia hau da:

6 urteko ume batek 10.000 flexio egin ditu.

6 urteko mutilaren aitak, 10segundotan 30 flexio eta 3 ordutan 10.000 flexio egiteko gai dena, bere semea “Guiness” errekorretako liburuan sartu nahi du bere balentriagatik. Lu Di izeneko mutil hau bere aitarekin bizi da Guilin-en (Guangxi-ko hegoaldeko herrialdea bat). Pasa den hilabetean (otsailean), 31 urteko zerbitzari batek modalitate honetako Guiness errekorra lortu zuen, 140 flexio minuturo eginez (24 flexio baino gutxiago 10 segundoko). Luk bere aita elkarrizketatzen ari ziren bitartean ez zuen geldirik egotea lortu denbora guztian boxeorako entrenatzen egon baitzen.

Dirudienez, mutiltxoaren errekor pertsonala 10.130 flexio 3 ordu eta 22 minututan dago. Hala ere, agian ez da liburuan agertzen duen adinarengatik (ez ditu 18 urte baino gehiago).
Luren aitak Luk flexioak egiten 4 urte zituelarik hasi zela ziurtatu du. Laster Pekinera lekualdatu ziren biak aita-semeen trebetasunak telebistan agertzeko. Txinatarrek pasio handia dute Guiness liburuan sartzeko, 2005 urtean 25 errekor gainditu zituzten!!! Urte hartan, adibidez, gizon batek 2.000 orratz iltzatu zituen gorputz osoan liburuan bere izena agertzeko eta beste batean hiri txinatar batean 100.000 pertsona elkartu ziren, soinu bakarreko abesti bat abesteko (”Río Kuyiang”).

2006-03-29

ZERK SORTZEN DU ALERGIA?

Atala: animaliak

Animalia batzuen ile eta ezkatek alergia sor dezakete, baita haien txistuak, gernua edota gorozkiak ere. Alergeno horiek arnastuz gero edo haiekin kontaktuan jarriz gero, errinitisa, konjuntibitisa, asma, edota urtikaria eragiten diete alergikoei. Alergidunen etsai nagusia katua da, listuan dituen proteina batzuk oso alergenikoak baitira. Beste batzuen etsaiak, berriz, ez dira katuak, intsektuak baizik. Populazioaren % 1ak alergia dio erleen eta liztorren pozoiari, eta intsektu horiek helduz gero, erreakzio anafilaktiko larria izateko eta horren ondorioz hiltzeko arriskua dute. Alergia eragiten duten intsektu gehiago ere badira eltxoak, inurriak eta zimitzak, esaterako. Gainera, bizkarroiek ere eragiten dituzte alergiak.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Ben de Groot